XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urteak joan eta urteak etorri, eta lehen aragoizaleak izan ziren agramondarrak, Nafarroako abertzale porrokatuak bilakatu, Aragoi eta Kastilla nahikeria eta azpijokoen aurka.

Nafar burujabetasunaren defendatzaile zintzoak izan ziren erresumaren funtsezko denboraldietan.

Gutxi gora behera 1483.ean, Jatsu-ko Joanek, hamabost urte inguruko Maria Azpilkueta emaztetzat hartu zuen.

Joan gizon txit jakintsua eta erregeen gogokoa, Erret Kontseiluaren burua zen.

Jatsu-ko Arnalt eta Atondo-ko Gilerminaren semeak Boloniako unibertsitatean, 1470. urtean, Legemaisu Ikasagiria lortu zuen.

Erret Kontseiluaren burua baino lehen, Gorte Alkatea, eta Leonor printzesaren ogasunen zuzendaria izan zen.

Leonor 15 egunez soilik izan zen erregina, 1479. urtean Tuteran hil bait zen gazte zelarik.

Azpilkuetako Maria, ederraz gainera, Martinen prima edo etxalaba zen, guztiz gutiziatua, noski, erregearen Gelazain Nagusiaren alaba bait zen.

Senar hartzerakoan, ezkontsariz Xabierko gaztelua eraman zuen, eta 1502.ean aita hil zenean, iparmendebaldeko Azpilkueta jauretxea.

Horregatik, ezkondu ondoren, Jatsu-ko Joanek Xabierko jauna zeritzon, eta geroago Xabier eta Azpilkuetakoa.

Bere amaren aldetik gainera Joanek, 1490. urtean, primua edo lehensemea izanez, Idozin-go jaurgoa, bere etxarri, mahasti, zelai, mendi eta zergekin hartu zituen.

Baita Ansoain-Andurra eta Ezkabarte haranean zegoen Garrues izeneko herrixka.

Eta Iruinea hirigunean etxe batzuk, bata Población kalean, eta beste bi San Nikolas ate ondoan.